Addaw, joan hasierara Egin dohaintza
wcag2.0

Irizpidea 2.2.5 - Berriro autentifikatzea (AAA)

ADDAWk euskarara egindako itzulpen ez-ofiziala da hau. Akatsak izan ditzake: dokumentu ofizial eta arauemaile bakarra W3Cren Web Content Accessibility Guidelines (WCAG) 2.2 jarraibideen ingelesezko jatorrizkoa da. Gaztelaniaz ere irakur dezakezu.

Autentifikatutako saio bat iraungitzen denean, erabiltzaileak jarduerarekin jarrai dezake, daturik galdu gabe, berriro identifikatu ondoren.

Betetze-irizpide honen helburua

Betetze-irizpide honen asmoa da erabiltzaileei autentifikatutako transakzioak osatzeko aukera ematea, transakzio horiek jarduerarik ezagatiko denbora-mugak edo erabiltzailea transakzio bat osatzen ari den bitartean deskonektatzea eragin dezaketen beste egoera batzuk dituztenean.

Segurtasun-arrazoiengatik, webgune askok autentifikazio-denbora muga bat ezartzen dute jarduerarik gabeko denbora-tarte baten ondoren. Muga horiek arazoak sor diezazkiekete desgaitasuna duten pertsonei, denbora gehiago behar izan ohi baitute jarduera osatzeko.

Beste webgune batzuek pertsona baten saioa deskonektatuko dute pertsona hori beste ekipo batetik webgunera konektatzen bada, edo webguneari zalantzak sortzen dizkioten beste jarduera batzuk gertatzen badira pertsona hasieran konektatu zen bera den ala ez. Erabiltzaileak eragiketa baten erdian deskonektatzen direnean, garrantzitsua da berriro autentifikatzeko eta transakzioarekin jarraitzeko aukera ematea, dagoeneko sartutako datuak galdu gabe.

2.2.5 betetze-irizpidearen onura zehatzak:

  • Betetze-irizpide honek jarduera bat osatzeko denbora gehigarria behar duten erabiltzaileei egiten die mesede. Muga kognitiboak dituzten pertsonek poliki irakur dezakete, eta denbora gehigarria behar izan dezakete galdetegi bat irakurtzeko eta erantzuteko. Pantaila-irakurgailu baten bidez elkarreragiten duten erabiltzaileek denbora gehigarria behar izan dezakete formulario konplexu batean nabigatzeko eta hura betetzeko. Zailtasun motorrak dituen edo sarrera-gailu alternatibo batekin nabigatzen duen norbaitek denbora gehigarria behar izan dezake nabigatzeko edo formulario bat betetzeko.

  • Keinu-hizkuntzako interprete bat soinuzko edukia erabiltzaile gor bati kontatzen ari den egoeretan, denbora-mugen gaineko kontrola ere garrantzitsua da.

2.2.5 betetze-irizpidearen adibideak

Bideo azalpena

Gaztelaniazko bideoa, euskarazko azpitituluekin. Ikusi YouTuben (WCAG 2.2.5 Berriro autentifikatzea)

Irizpide hau betetzeko teknikak

W3Ck betetze-irizpide honi lotzen dizkion teknika nahikoak, teknika gomendatuak eta ohiko akatsak, ADDAWk itzuliak. Teknika nahiko bat bakarrik nahikoa da adierazitako egoeran irizpidea betetzeko; gomendatuek gutxienekoa baino harago egiten dute; akatsek irizpidea betetzen ez duten egoerak deskribatzen dituzte.

Teknika nahikoak

Denbora-mugen jakinarazpenarekin lotutako teknikak ezagutzeko, ikus 2.2.1 betetze-irizpidea betetzeko teknikak.

Ohiko akatsak

Ikusi WCAG teknika guztiak euskaraz

Ikusi erreferentzia Teknikak eta hutsegiteak (W3C, ingelesez)