ADDAWk euskarara egindako itzulpen ez-ofiziala da hau. Akatsak izan ditzake: dokumentu ofizial eta arauemaile bakarra W3Cren Web Content Accessibility Guidelines (WCAG) 2.2 jarraibideen ingelesezko jatorrizkoa da. Gaztelaniaz ere irakur dezakezu.
Funtzio kognitiboko proba bat (pasahitz bat gogoratzea edo puzzle bat ebaztea, adibidez) ez da eskatzen autentifikazio-prozesu bateko inolako urratsetan, salbu eta urrats horrek aukera hauetako bat gutxienez ematen badu:
Alternatiba: Funtzio kognitiboko proba baten mende ez dagoen beste autentifikazio-metodo bat. Mekanismoa: Erabiltzaileari funtzio kognitiboko proba osatzen laguntzeko mekanismo bat dago eskuragarri. Objektuak ezagutzea: Funtzio kognitiboko proba objektuak ezagutzean datza. Eduki pertsonala: Funtzio kognitiboko proba erabiltzaileak webguneari emandako testua ez den edukia identifikatzea da.
1. oharra: «Objektuak ezagutzea» eta «Eduki pertsonala» irudien, bideoaren edo audioaren bidez irudika daitezke.
2. oharra: Irizpide hau betetzen duten mekanismoen adibideak:
Gaztelaniazko bideoa, euskarazko azpitituluekin. Ikusi YouTuben (WCAG 3.3.8 Autentifikazio irisgarria (gutxienekoa))
W3Ck betetze-irizpide honi lotzen dizkion teknika nahikoak, teknika gomendatuak eta ohiko akatsak, ADDAWk itzuliak. Teknika nahiko bat bakarrik nahikoa da adierazitako egoeran irizpidea betetzeko; gomendatuek gutxienekoa baino harago egiten dute; akatsek irizpidea betetzen ez duten egoerak deskribatzen dituzte.
Ikusi erreferentzia Teknikak eta hutsegiteak (W3C, ingelesez)