ADDAWk euskarara egindako itzulpen ez-ofiziala da hau. Akatsak izan ditzake: dokumentu ofizial eta arauemaile bakarra W3Cren Web Content Accessibility Guidelines (WCAG) 2.2 jarraibideen ingelesezko jatorrizkoa da. Gaztelaniaz ere irakur dezakezu.
Erabiltzeko arrastatze-mugimendu bat erabiltzen duen funtzionaltasun oro erakusle bakarrarekin lor daiteke, arrastatu beharrik gabe, salbu eta arrastatzea funtsezkoa bada edo funtzionaltasuna erabiltzaile-agenteak zehazten badu eta egileak aldatzen ez badu.
Oharra:
Betekizun hau erakuslearen ekintzak interpretatzen dituen web-edukiari aplikatzen zaio (hau da, ez zaie aplikatzen erabiltzaile-agentea edo laguntza-teknologia erabiltzeko behar diren ekintzei).
Gaztelaniazko bideoa, euskarazko azpitituluekin. Ikusi YouTuben (WCAG 2.5.7 Arrastatze-mugimenduak)
W3Ck betetze-irizpide honi lotzen dizkion teknika nahikoak, teknika gomendatuak eta ohiko akatsak, ADDAWk itzuliak. Teknika nahiko bat bakarrik nahikoa da adierazitako egoeran irizpidea betetzeko; gomendatuek gutxienekoa baino harago egiten dute; akatsek irizpidea betetzen ez duten egoerak deskribatzen dituzte.
Ikusi erreferentzia Teknikak eta hutsegiteak (W3C, ingelesez)