ADDAWk euskarara egindako itzulpen ez-ofiziala da hau. Akatsak izan ditzake: dokumentu ofizial eta arauemaile bakarra W3Cren Web Content Accessibility Guidelines (WCAG) 2.2 jarraibideen ingelesezko jatorrizkoa da, edo UNE-EN 301 549 arauaren testu ofiziala. Gaztelaniaz ere irakur dezakezu.
Webgunea egile-tresna bat bada soilik aplikatzen da. Hori litzateke, adibidez, Blogger-en kasua, web-orriak sortzeko aukera ematen duen webgunea; edo Google Docs-ena, dokumentu elektronikoak sortzeko aukera ematen duen web-aplikazioa
Egile-tresna batek txantiloiak eskaintzen dituenean, eduki irisgarria sortzearekin bateragarria den (hau da, WCAG 2.1 jarraibideen AA mailarekin bat datorren) web-orriko edo dokumentu elektronikoko txantiloi bat gutxienez egon behar du eskuragarri, kasuan kasukoa.
Gaztelaniazko bideoa, euskarazko azpitituluekin. Ikusi YouTuben (UNE-EN 301 549 11.8.5 Txantiloiak)
Ikusi erreferentzia Teknikak eta hutsegiteak (W3C, ingelesez)