Addaw, joan hasierara Egin dohaintza
UNE-EN 301549:2022

Irizpidea 6.2.4 - RTTaren erantzun-gaitasuna (AA)

ADDAWk euskarara egindako itzulpen ez-ofiziala da hau. Akatsak izan ditzake: dokumentu ofizial eta arauemaile bakarra W3Cren Web Content Accessibility Guidelines (WCAG) 2.2 jarraibideen ingelesezko jatorrizkoa da, edo UNE-EN 301 549 arauaren testu ofiziala. Gaztelaniaz ere irakur dezakezu.

Helburua: pertsona gorrei edo entzumen-arazoak dituztenei bermatzea, RTT (denbora errealeko testua) bidezko
komunikazio batean, testua sartu ondorengo erantzun-denbora

behar bezala hautematen dela.

1. oharra: Karakterez karaktereko sarreran, «modu fidagarrian osatutako testu-sarrerako unitate

txikiena» karaktere bat litzateke. Hitzen iragarpenean, unitate hori hitz bat litzateke.

Ahots-ezagutzako sistema batzuetan, baliteke testua ezagutza-softwaretik ez ateratzea

hitz (edo esaldi) oso bat esan arte. Kasu horretan, IKTak eskura duen modu fidagarrian

osatutako testu-sarrerako unitate txikiena

hitza (edo esaldia) litzateke.

2. oharra: 500 ms-ko mugari esker, karaktereak tarteko memorian gorde daitezke denbora-tarte horretan,

transmititu aurretik; beraz, ez da beharrezkoa karakterez karaktereko transmisioa, salbu eta

karaktereak 500 ms-ko 1 baino erritmo motelagoan sortzen badira.

3. oharra: 300 ms-ko edo gutxiagoko atzerapenarekin, erabiltzaileak hobeto hautematen du jarioa.

Informazio gehigarria: Datuak sarearen bidez noiz bidaltzen diren zehatz aztertzeko, sareko paketeak

aztertzeko softwarea erabil daiteke, adibidez, Wireshark.

Bideo azalpena

Gaztelaniazko bideoa, euskarazko azpitituluekin. Ikusi YouTuben (UNE-EN 301 549 6.2.4 RTTaren erantzun-gaitasuna)

Ikusi erreferentzia Teknikak eta hutsegiteak (W3C, ingelesez)