ADDAWk euskarara egindako itzulpen ez-ofiziala da hau. Akatsak izan ditzake: dokumentu ofizial eta arauemaile bakarra W3Cren Web Content Accessibility Guidelines (WCAG) 2.2 jarraibideen ingelesezko jatorrizkoa da, edo UNE-EN 301 549 arauaren testu ofiziala. Gaztelaniaz ere irakur dezakezu.
Helburua: ahots bidezko komunikazio bidirekzionala duen web-edukiak beste bide bat izango duela bermatzea,
pertsona gorrek, entzumen-arazoak dituztenek
eta hitz egiteko zailtasunak dituztenek beste pertsona batzuekin denbora errealeko testuaren
(RTT) bidez komunikatu ahal izan dezaten.
Informazio gehigarria: RTT siglek «denbora errealeko testua» esan nahi dute, eta testu bidezko
komunikazio bidirekzionala izatea ahalbidetzen duen funtzioa da. Maiz erabiltzen dute
pertsona gorrek, entzumen-arazoak dituztenek edo hizketarekin lotutako desgaitasuna dutenek.
Denbora errealeko testua (RTT) eta txat bidezko komunikazioa bereizi behar ditugu: txatean
testu-mezuak ekintza baten bidez bidaltzen dira (botoia, Sartu...); RTTn, berriz,
testua denbora errealean bidaltzen da, idatzi ahala.
«Erreferentziako RTT terminala» RTT gaitasuna duten gailuak probatzeko berariaz diseinatutako terminala da,
haien funtzionaltasuna eta interoperabilitatea berresteko moduan. Oro har, estandarizazio-erakunde
nazional edo nazioarteko batek sortzen ditu, proba guztiak
«erreferentziako RTT terminal» koherente batekin egin daitezen.
Gaztelaniazko bideoa, euskarazko azpitituluekin. Ikusi YouTuben (UNE-EN 301 549 6.2.1.1 RTT bidezko komunikazioa)
Ikusi erreferentzia Teknikak eta hutsegiteak (W3C, ingelesez)