Addaw, joan hasierara Egin dohaintza
UNE-EN 301549:2022

Irizpidea 6.5.3 - Irudi-maiztasuna (AA)

ADDAWk euskarara egindako itzulpen ez-ofiziala da hau. Akatsak izan ditzake: dokumentu ofizial eta arauemaile bakarra W3Cren Web Content Accessibility Guidelines (WCAG) 2.2 jarraibideen ingelesezko jatorrizkoa da, edo UNE-EN 301 549 arauaren testu ofiziala. Gaztelaniaz ere irakur dezakezu.

Helburua: ahots bidezko komunikazio batean, entzumen- eta hizketa-arazoak dituzten pertsonek
denbora errealeko bideoaren irudi-maiztasuna behar bezala hauteman dezaketela

bermatzea.

Informazio gehigarria: Jarraian, irudi-maiztasuna nola definitzen den adierazten da:

FPS Frames per second (segundoko irudiak) esapidearen siglak dira, eta bideo bat ikustean segundo
bakoitzean pantailan erakusten diren irudi jarraien kopurua adierazten du.

Oro har, 12 FPS-ko atalasea hartzen da gutxienekotzat: hortik aurrera, pertsonok irudi

bakanak hautemateari uzten diogu, eta gure garuna mugimenduan dagoen bideo gisa

interpretatzen hasten da.

Betekizun hau egiaztatzeko, honako hau hartu behar da kontuan:

Egiaztatze-prozeduran adierazten den bezala, softwarearen ezaugarri teknikoak ezagutu beharko lirateke

onartzen duen maiztasuna jakiteko. Informazio hori ez badago,

bideoaren lagin bat fitxategi batean lortu eta maiztasunaren ezaugarriak ateratzeko gai den

programa espezifikoren batekin aztertu beharko litzateke, VLC Media Player, adibidez. Irudi-abiadurak

bideoak segundoko zenbat irudi dituen adierazten digu.

Irudi-abiadura handiagoek bideo-kalitate

jariakorragoa esan nahi dute.

Bideo azalpena

Gaztelaniazko bideoa, euskarazko azpitituluekin. Ikusi YouTuben (UNE-EN 301 549 6.5.3 Irudi-maiztasuna)

Ikusi erreferentzia Teknikak eta hutsegiteak (W3C, ingelesez)