ADDAWk euskarara egindako itzulpen ez-ofiziala da hau. Akatsak izan ditzake: dokumentu ofizial eta arauemaile bakarra W3Cren Web Content Accessibility Guidelines (WCAG) 2.2 jarraibideen ingelesezko jatorrizkoa da, edo UNE-EN 301 549 arauaren testu ofiziala. Gaztelaniaz ere irakur dezakezu.
Produktuarekin batera ematen den dokumentazioak (gure kasuan, webgune batenak) irisgarritasun- eta bateragarritasun-ezaugarriak zerrendatu eta haiek nola erabili azaldu behar du. Hala egin behar du, bai bereizita ematen bada, bai produktuaren zati integrala bada.
Irisgarritasun-adierazpena eta laguntza-orriak produktuari buruzko informazioa emateko adibideak dira.
Irisgarritasun- eta bateragarritasun-ezaugarrien artean daude integratutako irisgarritasun-ezaugarriak, bai eta laguntza-teknologiekin bateragarritasuna ahalbidetzen duten ezaugarriak ere.
Oharra: W3C WebSchemas/Accessibility erabil liteke; IKTen irisgarritasunari buruzko metadatuak emateko aukera ematen du.

Gaztelaniazko bideoa, euskarazko azpitituluekin. Ikusi YouTuben (UNE-EN 301 549 12.1.1 Irisgarritasun- eta bateragarritasun-ezaugarriak)
Ikusi erreferentzia Teknikak eta hutsegiteak (W3C, ingelesez)