ADDAWk euskarara egindako itzulpen ez-ofiziala da hau. Akatsak izan ditzake: dokumentu ofizial eta arauemaile bakarra W3Cren Web Content Accessibility Guidelines (WCAG) 2.2 jarraibideen ingelesezko jatorrizkoa da, edo UNE-EN 301 549 arauaren testu ofiziala. Gaztelaniaz ere irakur dezakezu.
Helburua: denbora errealeko bideo bidezko komunikazioan, keinu-hizkuntzako hiztuna identifikatzea erraztea,
entzumenik ez duten pertsonek, entzumen mugatua dutenek eta ahots-gaitasunik ez dutenek
ahots bidezko hiztuna ez ezik, keinu-hizkuntzako hiztuna ere identifikatu ahal izan dezaten,
komunikazioa hizkuntza horren bidez gertatzen denean.
1. oharra: Alderdi anitzeko deietan, hiztunaren identifikazioa ahots-erabiltzaileena dagoen
toki berean egon daiteke.
2. oharra: Mekanismo hori erabiltzaile batek eskuz aktiba dezake, edo automatikoki,
teknikoki posible bada.
Gaztelaniazko bideoa, euskarazko azpitituluekin. Ikusi YouTuben (UNE-EN 301 549 6.5.6 Hiztuna identifikatzea bideo bidezko komunikazioan (keinu-hizkuntza))
Ikusi erreferentzia Teknikak eta hutsegiteak (W3C, ingelesez)