Addaw, joan hasierara Egin dohaintza
wcag2.0

Irizpidea 2.3.2 - Hiru distira (AAA)

ADDAWk euskarara egindako itzulpen ez-ofiziala da hau. Akatsak izan ditzake: dokumentu ofizial eta arauemaile bakarra W3Cren Web Content Accessibility Guidelines (WCAG) 2.2 jarraibideen ingelesezko jatorrizkoa da. Gaztelaniaz ere irakur dezakezu.

Web-orriek ez dute segundoko hiru aldiz baino gehiagotan distira egiten duen ezer.

Betetze-irizpide honen helburua

Betetze-irizpide honen helburua da konbultsioak izateko aukera are gehiago murriztea. Ezin dira erabat ezabatu, pertsona batzuk oso sentikorrak baitira. Hala ere, pantailaren edozein zatitan segundoko 3 aldiz baino maiztasun handiagoko distira guztiak ezabatuz gero, pertsona batek konbultsioak izateko aukerak are gehiago murrizten dira gaur egungo nazioarteko estandarretako neurriak erabiliz baino, A mailan egiten den bezala.

2.3.1 betetze-irizpideak (Success Criterion 2.3.1) distira onartzen duen bitartean, gutxitan gertatzen bada edo eremu txiki batean, 2.3.2 betetze-irizpideak ez du onartzen segundoko 3 distira gainditzea, argitasuna edo eremuaren tamaina edozein dela ere. Ondorioz, distira egiten duen pixel bakar batek ere ez luke irizpide hau beteko. Asmoa da pixel bat baino handiagoak diren distirak saihestea, baina erabil daitekeen handitze-maila edo kontraste-konfigurazioa ezagutzen ez denez, debekuak distira mota guztiak hartzen ditu.

Oharra: Kasu batzuetan, «keinua» deitzen duguna eta «distira» deitzen duguna apur bat gainjar daitezke. Termino desberdinak erabiltzen ditugu bientzat, «keinuak» distrakzio-arazo bat eragiten duelako, denbora laburrez onar daitekeena, betiere gelditzen bada (edo gelditu badaiteke); «distira», berriz, eragile bat da, eta ezin da onartu, konbultsio bat eragingo baitu. Arazoa erabiltzaileek desaktibatu aurretik gerta daiteke. Beraz, «keinuak» distrakzioa eragingo luketen aldaketa errepikatu motelei egiten die erreferentzia. «Distirak» krisi bat eragin dezaketen aldaketei egiten die erreferentzia, behar bezain argitsuak badira edo behar adina denboraz irauten badute. Keinua ez da normalean segundoko 3 aldiz edo gehiagoko abiaduran gertatzen; beraz, keinua eta distira ez dira gainjartzen. Hala ere, keinua segundoko 3 aldiz baino azkarrago gerta daiteke, eta, beraz, gainjartzea egon liteke. Keinuari buruzko informazio gehiago lortzeko, ikus 2.2.2 Pausatu, gelditu, ezkutatu betetze-irizpidea ulertzea.

2.3.2 betetze-irizpidearen onura zehatzak:

  • Distira egiten duen materiala ikustean konbultsioak izaten dituzten pertsonek webgune bateko eduki guztia ikusi ahal izango dute, krisi bat izateko arriskurik gabe eta beren esperientzia testu-alternatiben edukira mugatu beharrik gabe. Horien artean daude epilepsia fotosentikorra eta fotosentsibilitateko beste nahasmendu batzuk dituzten pertsonak.

2.3.2 betetze-irizpidearen adibideak

Bideo azalpena

Gaztelaniazko bideoa, euskarazko azpitituluekin. Ikusi YouTuben (WCAG 2.3.2 Hiru distira)

Irizpide hau betetzeko teknikak

W3Ck betetze-irizpide honi lotzen dizkion teknika nahikoak, teknika gomendatuak eta ohiko akatsak, ADDAWk itzuliak. Teknika nahiko bat bakarrik nahikoa da adierazitako egoeran irizpidea betetzeko; gomendatuek gutxienekoa baino harago egiten dute; akatsek irizpidea betetzen ez duten egoerak deskribatzen dituzte.

Teknika nahikoak

Ikusi WCAG teknika guztiak euskaraz

Ikusi erreferentzia Teknikak eta hutsegiteak (W3C, ingelesez)