Addaw, joan hasierara Egin dohaintza
wcag2.0

Irizpidea 3.2.1 - Fokua jasotzean (A)

ADDAWk euskarara egindako itzulpen ez-ofiziala da hau. Akatsak izan ditzake: dokumentu ofizial eta arauemaile bakarra W3Cren Web Content Accessibility Guidelines (WCAG) 2.2 jarraibideen ingelesezko jatorrizkoa da. Gaztelaniaz ere irakur dezakezu.

Edozein osagaik fokua jasotzen duenean, ez du testuinguru-aldaketarik abiarazten.

Betetze-irizpide honen helburua

Betetze-irizpide honen xedea da funtzionaltasuna aurreikusgarria izatea erabiltzaileentzat dokumentuan zehar nabigatzen dutenean. Fokua jasotzean gertaera bat eragin dezakeen osagai orok ez du testuingurua aldatu behar. Osagai batek fokua jasotzen duenean gerta daitezkeen testuinguru-aldaketen adibideak dira, besteak beste:

Fokua kontrol batera eraman daiteke bai teklatuaren bidez (adib. tabulazio-teklarekin), bai saguaren bidez (adib. testu-eremu batean klik eginez). Sagua kontrol baten gainetik mugitzeak ez du fokua mugitzen, portaera hori inplementatzen duen scriptik ez badago behintzat. Kontuan izan, kontrol mota batzuetan, kontrolean klik egiteak kontrolaren botoia ere aktiba dezakeela, eta horrek, aldi berean, testuinguru-aldaketa bat eragin dezakeela.

3.2.1 betetze-irizpidearen onura zehatzak:

  • Betetze-irizpide honek ikusmen-arazoak, muga kognitiboak eta arazo motorrak dituzten pertsonei laguntzen die, ustekabeko testuinguru-aldaketa bat gertatzeko aukerak murrizten dituelako.

3.2.1 betetze-irizpidearen adibideak

Bideo azalpena

Gaztelaniazko bideoa, euskarazko azpitituluekin. Ikusi YouTuben (WCAG 3.2.1 Fokua jasotzean)

Irizpide hau betetzeko teknikak

W3Ck betetze-irizpide honi lotzen dizkion teknika nahikoak, teknika gomendatuak eta ohiko akatsak, ADDAWk itzuliak. Teknika nahiko bat bakarrik nahikoa da adierazitako egoeran irizpidea betetzeko; gomendatuek gutxienekoa baino harago egiten dute; akatsek irizpidea betetzen ez duten egoerak deskribatzen dituzte.

Teknika nahikoak

Eduki-aldaketa bat ez da beti testuinguru-aldaketa bat. Betetze-irizpide hau automatikoki betetzen da eduki-aldaketak testuinguru-aldaketak ere ez badira.

Ohiko akatsak

Ikusi WCAG teknika guztiak euskaraz

Ikusi erreferentzia Teknikak eta hutsegiteak (W3C, ingelesez)