Addaw, joan hasierara Egin dohaintza
UNE-EN 301549:2022

Irizpidea 7.3 - Erabiltzailearen kontrolak (AA)

ADDAWk euskarara egindako itzulpen ez-ofiziala da hau. Akatsak izan ditzake: dokumentu ofizial eta arauemaile bakarra W3Cren Web Content Accessibility Guidelines (WCAG) 2.2 jarraibideen ingelesezko jatorrizkoa da, edo UNE-EN 301 549 arauaren testu ofiziala. Gaztelaniaz ere irakur dezakezu.

Azpitituluak eta audio-deskribapena aktibatzeko kontrolek ohiko gainerako kontrolen (erreproduzitu, pausatu...) elkarreragin-maila berean egon behar dute; hau da, adibidez, bideoa pausatzeko eta azpitituluak aktibatzeko urrats kopuru bera behar izatea.

Gainera, adierazten da jardunbide egokia dela kontrol gehigarriak sartzea, erabiltzaileak azpitituluak eta audio-deskribapena modu lehenetsian aktibatuta edo desaktibatuta egotea hautatu ahal izan dezan.

 

Bideo azalpena

Gaztelaniazko bideoa, euskarazko azpitituluekin. Ikusi YouTuben (UNE-EN 301 549 7.3 Erabiltzailearen kontrolak)

Ikusi erreferentzia Teknikak eta hutsegiteak (W3C, ingelesez)