Addaw, joan hasierara Egin dohaintza
UNE-EN 301549:2022

Irizpidea 11.7 - Erabiltzailearen hobespenak (AA)

ADDAWk euskarara egindako itzulpen ez-ofiziala da hau. Akatsak izan ditzake: dokumentu ofizial eta arauemaile bakarra W3Cren Web Content Accessibility Guidelines (WCAG) 2.2 jarraibideen ingelesezko jatorrizkoa da, edo UNE-EN 301 549 arauaren testu ofiziala. Gaztelaniaz ere irakur dezakezu.

Nabigatzaile batean modu estandarrean bistaratzen den edozein web-atarik, ohikoa den bezala, erabiltzaileak nabigatzailearen konfigurazioan zehaztutako hobespenak errespetatu behar ditu.

Betekizun honek esan nahi du, erabiltzaileak nabigatzailearen konfigurazioan letra-tamaina oso handia zehaztu badu, betekizun hau betetzeko zure web-orria letra-tamaina oso handiarekin bistaratu behar dela.

Kontuan izan hori, (9.)1.4.4 Testuaren tamaina aldatzea betekizunak hainbat teknika onartzen baititu. Horietako bat testua neurri erlatiboetan zehaztea da, erabiltzailearen hobespenen arabera handitu dadin. Baina hura betetzeko beste teknika nahikoak ere onartzen ditu, hala nola orria % 200eko zoomarekin behar bezala bistaratzea. Azken teknika horri esker 1.4.4 irizpidea bete ahal izango zenuke, baina ez 11.7.1 betekizuna

 

Bideo azalpena

Gaztelaniazko bideoa, euskarazko azpitituluekin. Ikusi YouTuben (UNE-EN 301 549 11.7 Erabiltzailearen hobespenak)

Ikusi erreferentzia Teknikak eta hutsegiteak (W3C, ingelesez)