Addaw, joan hasierara Egin dohaintza
UNE-EN 301549:2022

Irizpidea 5.3 - Biometria (AA)

ADDAWk euskarara egindako itzulpen ez-ofiziala da hau. Akatsak izan ditzake: dokumentu ofizial eta arauemaile bakarra W3Cren Web Content Accessibility Guidelines (WCAG) 2.2 jarraibideen ingelesezko jatorrizkoa da, edo UNE-EN 301 549 arauaren testu ofiziala. Gaztelaniaz ere irakur dezakezu.

Ezaugarri biologikoak (hatz-markak, erretinaren ereduak, etab.) erabiltzen direnean, ez da ezaugarri biologiko jakin baten erabileraren mende egon behar erabiltzailea identifikatzeko edo IKTak kontrolatzeko bide bakar gisa. Erabiltzailea identifikatzeko edo IKTak kontrolatzeko bide alternatiboak biometrikoak izan daitezke edo ez.

Bideo azalpena

Gaztelaniazko bideoa, euskarazko azpitituluekin. Ikusi YouTuben (UNE-EN 301 549 5.3 Biometria)

Ikusi erreferentzia Teknikak eta hutsegiteak (W3C, ingelesez)