ADDAWk euskarara egindako itzulpen ez-ofiziala da hau. Akatsak izan ditzake: dokumentu ofizial eta arauemaile bakarra W3Cren Web Content Accessibility Guidelines (WCAG) 2.2 jarraibideen ingelesezko jatorrizkoa da, edo UNE-EN 301 549 arauaren testu ofiziala. Gaztelaniaz ere irakur dezakezu.
Helburua: ahots bidezko komunikazio batean, entzumen- eta hizketa-arazoak dituzten pertsonek
bideoa denbora errealean ikus dezaketela bermatzea, irudiaren bereizmen-kalitate
onarekin
Informazio gehigarria: Jarraian, bideo-formatu horiek nola definitzen diren adierazten da:
Laurden bideo-grafikoen matrizea (QVGA) 320x240 pixeleko bereizmen grafikoa da.
VGA bereizmenaren (640x480 pixel) laurdena hartzen duelako du izen hori.
Betekizun hau egiaztatzeko, honako hau hartu behar da kontuan:
Egiaztatze-prozeduran adierazten den bezala, softwarearen ezaugarri teknikoak ezagutu beharko lirateke
onartzen duen bereizmena jakiteko. Informazio hori ez badago,
bideoaren lagin bat fitxategi batean lortu eta bereizmenaren ezaugarriak ateratzeko gai den
programa espezifikoren batekin aztertu beharko litzateke, VLC Media Player, adibidez.
Bideoaren bereizmenari buruzko informazioari esker, ikusten ari zaren
bideoaren kalitatea berrets dezakezu.
Gaztelaniazko bideoa, euskarazko azpitituluekin. Ikusi YouTuben (UNE-EN 301 549 6.5.2 Bereizmena)
Ikusi erreferentzia Teknikak eta hutsegiteak (W3C, ingelesez)