Addaw, joan hasierara Egin dohaintza
UNE-EN 301549:2022

Irizpidea 7.1.4 - Azpitituluen ezaugarriak (AA)

ADDAWk euskarara egindako itzulpen ez-ofiziala da hau. Akatsak izan ditzake: dokumentu ofizial eta arauemaile bakarra W3Cren Web Content Accessibility Guidelines (WCAG) 2.2 jarraibideen ingelesezko jatorrizkoa da, edo UNE-EN 301 549 arauaren testu ofiziala. Gaztelaniaz ere irakur dezakezu.

IKTek azpitituluak bistaratzen dituztenean, erabiltzaileak azpitituluen bistaratutako ezaugarriak bere behar indibidualetara egokitu ahal izateko modu bat eman behar dute, salbu eta azpitituluak aldatu ezin diren karaktere gisa bistaratzen direnean (adibidez, bit-mapako irudiak diren azpitituluak).

Betekizun hau betetzen lagun dezake azpitituluen hondoko eta testuko koloreak, letra-mota eta letra-tamaina, azpitituluen hondoko kutxaren opakutasuna eta letra-moten ingerada edo ertza zehazteak.

Bideo azalpena

Gaztelaniazko bideoa, euskarazko azpitituluekin. Ikusi YouTuben (UNE-EN 301 549 7.1.4 Azpitituluen ezaugarriak)

Ikusi erreferentzia Teknikak eta hutsegiteak (W3C, ingelesez)