Addaw, joan hasierara Egin dohaintza
UNE-EN 301549:2022

Irizpidea 7.1.1 - Azpitituluak erreproduzitzea (AA)

ADDAWk euskarara egindako itzulpen ez-ofiziala da hau. Akatsak izan ditzake: dokumentu ofizial eta arauemaile bakarra W3Cren Web Content Accessibility Guidelines (WCAG) 2.2 jarraibideen ingelesezko jatorrizkoa da, edo UNE-EN 301 549 arauaren testu ofiziala. Gaztelaniaz ere irakur dezakezu.

Eskuragarri dauden azpitituluak erakusteko mekanismo bat egon behar da. Ezkutuko azpitituluak edukiaren parte gisa ematen direnean, erabiltzaileari azpitituluak erakustea aukeratzen utzi behar zaio.

Betekizun hau erreproduzigailuak azpitituluak erakusteko duen gaitasunari buruzkoa da; WCAGen betekizunak, berriz, azpitituluak ematen diren ala ez aipatzen dute.

Azpitituluek haien abiadurari, koloreari eta kokapenari buruzko informazioa izan dezakete. Hirurak dira beharrezkoak: abiadura, sinkronizaziorako; kolorea, adibidez, hitz egiten ari dena identifikatzeko; eta kokapena, informazio garrantzitsua estal ez dezaten.

Braille-gailu bat konektatuta badago, IKTek azpitituluak braille-gailuan erreproduzitzeko aukera eman beharko lukete.

Bideo azalpena

Gaztelaniazko bideoa, euskarazko azpitituluekin. Ikusi YouTuben (UNE-EN 301 549 7.1.1 Azpitituluak erreproduzitzea)

Ikusi erreferentzia Teknikak eta hutsegiteak (W3C, ingelesez)