ADDAWk euskarara egindako itzulpen ez-ofiziala da hau. Akatsak izan ditzake: dokumentu ofizial eta arauemaile bakarra W3Cren Web Content Accessibility Guidelines (WCAG) 2.2 jarraibideen ingelesezko jatorrizkoa da, edo UNE-EN 301 549 arauaren testu ofiziala. Gaztelaniaz ere irakur dezakezu.
Audio sinkronizatua duen bideoa erakusten denean, eskuragarri dagoen audio-deskribapena hautatzeko eta audio-kanal lehenetsitik erreproduzitzeko mekanismo bat emango da.
Erabilitako bideo-teknologiak audio-deskribapenerako mekanismo esplizitu eta bereizirik ez duenean, betekizun hau betetzen duela joko da erabiltzaileari hainbat audio-pista hautatzeko eta erreproduzitzeko aukera ematen bazaio. Halakoetan, bideoaren edukiak audio-deskribapena eskuragarri dauden audio-pistetako bat gisa izan dezake.
Adierazten da audio-deskribapen hedatuetarako euskarria ere oso erabilgarria dela.
Gaztelaniazko bideoa, euskarazko azpitituluekin. Ikusi YouTuben (UNE-EN 301 549 7.2.1 Audio-deskribapena erreproduzitzea)
Ikusi erreferentzia Teknikak eta hutsegiteak (W3C, ingelesez)