ADDAWk euskarara egindako itzulpen ez-ofiziala da hau. Akatsak izan ditzake: dokumentu ofizial eta arauemaile bakarra W3Cren Web Content Accessibility Guidelines (WCAG) 2.2 jarraibideen ingelesezko jatorrizkoa da, edo UNE-EN 301 549 arauaren testu ofiziala. Gaztelaniaz ere irakur dezakezu.
Helburua: WCAG 2.1 jarraibideetan definitutako betekizun guztiak betetzen direla ziurtatzea, honako hauei dagokienez: adostasun-maila, orri osoak, prozesu osoak, teknologiak irisgarritasunarekin bateragarriak diren moduetan soilik erabiltzea, eta interferentziarik eza.
Webeko eduki guztiak bete behar ditu adostasun-baldintzak, hau da, «orri osoak», edukirik kanpoan utzi gabe
Egiaztatu orriko eduki guztiak, bestela adostasuna lortzeko oinarri izango ez litzatekeen edukia barne, 1.4.2, 2.1.2, 2.2.2 eta 2.3.1 atalak betetzen dituela
Ikusi erreferentzia Teknikak eta hutsegiteak (W3C, ingelesez)